Nokia 2720 fold - Bateria eta kargagailuaren informazioa

background image

Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono

honekin erabili beharreko bateria BL-4CT da. Baliteke Nokiak

bateria modelo gehiago eskuragarri izatea telefono

honentzat. Telefono hau ondorengo bateriek emandako

energiarekin erabili behar da: AC-3. Kargagailuaren modelo

zenbakia ezberdina izan daiteke entxufe motaren arabera.

Entxufe ezberdinak ondorengoen bidez identifikatzen dira:

E, EB, X, AR, U, A, C, K edo UB.

Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina

azkenean agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak

ohi baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu egin

beharra dago. Erabili soilik Nokiak onartutako bateriak eta

kargatu bateria Nokiak zure telefonorako diseinaturiko

kargagailu homologatuekin soilik.

Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan

erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua konektatu,

deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da

bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta

baldin badago, kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte

edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.

Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa

itzali eta kargagailua deskonektatu.

Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez

bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi

guztiz kargatutako bateriarik kargagailura konektatuta,

gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake.

Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka

deskargatu egingo da.

Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria 15º eta

25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso altu edo

baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte.

Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi

batean ez funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko

gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.

Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra sor

daiteke, metalezko objekturen batek (txanpon bat, klip bat

edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal positibo (+) eta

negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda

metalikoen antza dute baterian). Sakelean edo poltsan

ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke.

Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo

konektatutako objektua hondatu egin litezke.

Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta.

Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar

dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako

hondakinekin batera.

Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu,

zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak. Isurketarik

gertatuz gero, saihestu bateriaren likidoa azala edo begiak

ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak

ahal bezain laster edo zoaz medikuarengana.

Kaltetzea. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu

objektu arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo

beste likidoren batean murgildu edo busti. Bateriak lehertu

egin daitezke hondatuta badaude.

Behar bezala erabiltzea. Bateria dagokion helbururako

bakarrik erabili. Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa

edo bestelako arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa edo

bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta

kaltetu egin dela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu

zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik. Ez erabili

hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik. Zure bateria

umeen eskuetatik urrun mantendu.

Osagarriak 29