Datuen paketeak
General Packet Radio Service (GPRS) delakoa telefono mugikorrei datuak internet
protocol (IP) delakoan oinarritutako sarearen bitartez bidaltzea eta jasotzea
ahalbidetzen duen sareko zerbitzua da.
Zerbitzua nola erabili jakiteko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektibitatea
>
Pakete datuak
>
Pakete datuen konexioa
eta ondorengo aukeretatik:
Behar denean — datuen paketearen konexioak ezartzeko aplikazioren batek hori
behar duenean. Aplikazioa bukatzen denean, konexioa eteten da.
Beti sarean — telefonoa pizten duzunean, datuen paketearen sareari automatikoki
konektatzeko
Zure telefonoa erabil dezakezu modem gisa Bluetooth teknologiarekin bateragarria den
ordenagailua konektatzeko. Gehiago jakiteko, begiratu Nokia PC Suite-aren
dokumentazioan.