Galeria
Zure telefonoak eskubide digitalen kudeaketa sistema (DRM) du, erositako edukiak
babesteko. Begiratu beti bidaltze-baldintzak eta haien edukia zein aktibatzeko kodea
zein diren, tasa bat ordaintzea behar dezakete eta.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien
jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu
DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin OMA DRM 1.0 bidez
babestutako edukiak ikus ditzakezu . DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu,
eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko DRM software honek
duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRM-arekin
babestutako eduki hori berriz zure telefonoan berriztea saihes dezake. DRM software
hori baliogabetzeak ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo
babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion aktibazio
kode bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, aktibazio-gakoen eta edukiaren
segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia PC Suiteko funtzioa.
Beste transmisio metodo batzuek ez dute aktibazio gakorik transferitzen, baina hauek
edukiarekin batera berrezarri behar dira telefonoaren memoria formateatu ondoren,
OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Aktibazio-gakoa
berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Galeriaren edukia ikusi
Hautatu
Menua
>
Galeria
.