Balizko ingurune leherkorrak.
Itzali telefonoa leherketak gertatzeko arriskua badago. Bete
argitaratutako argibideak. Txinpartak horrelako inguruetan
gertatuz gero, leherketak edo suteak gerta daitezke, kalte
fisikoak edo heriotza eraginez. Itzali telefonoa gasolina
inguruan dagoenean, gasolindegietan, adibidez. Jarraitu
gasolina gordetzen eta banatzen den tokietan erabiltzeko
murriztapenak, bai eta gune kimikoetan edo eragiketa
arriskutsuak abian direnean ere. Leher daitekeen
ingurumena duten lekuak argi eta garbi markatuta egon ohi
dira, baina ez beti. Zure autoaren motorra itzaltzeko eskatzen
zaizun tokiak, itsasontzietako bizkar azpian, transferentzia
kimikoak egiteko edo biltegiratzeko eraikuntzak eta aireak
alea, errautsa edo metalezko partikulak dituen ingurumenak
barne. Likido egindako petroleo-gasa erabiltzen duten
autoen egileekin egiaztatu behar duzu (butano edo propano,
esaterako) hurbilean gailu hau segurtasunez erabil
daitekeen zehazteko.