Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak
betetzen ditu baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo
belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 2,2
zentimetro (7/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun zorro
babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik
izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako
distantziara eraman beharko zenuke.
30 Telefonoa zaintzea
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate honeko
sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak
beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat
eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak
transmisioa amaitu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak
material metalikoak erakar ditzake. Ez itzazu jarri kreditu
txartelak edo beste biltegiratzeko modu magnetikorik
gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa
ezabatu daiteke.