Larrialdi deiak
Garrantzitsua: Telefono mugikorrek, telefono hau barne,
irrati-seinaleak, haririk gabeko eta lehorreko sareak eta
erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz
funtzionatzen dute. Zure gailuak Internet bidezko ahots-
deiak onartzen baditu (interneteko deiak), mugikorra eta
interneteko telefonoa biak aktibatu. Honela, telefonoak
larrialdi deiak egiteko mugikorraren sarea eta Internet-
hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez da uneoro
konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon
telefono mugikor baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdi baterako.
Larrialdiko deiak egiteko:
1
Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu.
Seinaleak behar besteko indarra daukan begiratu.
Telefono motaren arabera, baliteke ondorengoak ere
egin behar izatea:
•
SIM txartel bat sartu, telefonoak bat badarabil.
•
Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa ezgaitu.
Segurtasunaren inguruko informazio osagarria 31
•
Aldatu profila Hegaldi modutik edo Lineaz
kanpoko modutik modu aktibo batera.
2
Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste pantaila
ezabatzeko eta telefonoa deietarako prestatzeko.
3
Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi
zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.
4
Sakatu deitzeko tekla.
Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio
guztia ahalik eta zehatzen. Zure gailu mugikorra
komunikatzeko modu bakarra izan daiteke istripu bat
dagoen tokian. Deia ez bukatu hori egiteko baimenik ez den
bitartean.